2023ko Porrontxo Jaien kartel lehiaketa

maiatzak 12, 2023 | Porrontxo Jaiak

Kaixo denori!

Ohitura zaharrei men eginez, aurten ere Porrontxo Jaietako kartela aukeratzeko lehiaketa izango dugu. Nola funtzionatzen du kontuak? Parte hartzaileek libreki bidali dezakete euren lana, honek beheko baldintzak betetzen baldin baditu, koadrilen batzarrean erakutsi eta aukera guztien bozketa egingo da. Batzarraren babes handiena jasotzen duen irudiak irabaziko du eta bera izango da gure kartel, egitarau eta liburuxkaren aurtengo ikur berria. 

Lehenago egin diren diseinuak ikusi nahi baldin badituzuze, sar zaitezte Gora Egia auzoko plaza birtualean. Salseatu apur bat eta bertan ikusiko duzue orain arten egin dena. http://www.goraegia.eus/porrontxo-edizioak/

 

Aurtengo kartel lehiaketan parte hartzeko baldintzak: 30×30 neurriko diseinua. Gaia librea den arren, jaiekin loturaren bat izan behar du. Bertan ondorengo informazioak agertu behar du:

  1. Porrontxo Jaiak 2023, Egia, irailaren 14tik 17ra.

Saria: 150€ auzoko merkatari eta zerbitzu emaile elkarteko kideetan gastatzeko (HEGIAN). Erosketa egin eta faktura guri bidali (guk ordainduko dugu).

Entrega: 

Email bidez (PDF edo JPG formatuan) porrontxojaiak@gmail.com

Fisikoki: Egiako Arrano elkartea. Karmengo Ama 32 behea, 20012 EGIA (Donostia).

Epea: Azkeneko eguna uztailaren 10a izango da. Uztailaren 12ean irabazlea bozka bidez adostuko dugu.

Utzi erantzuna