Egia Zeinuka (EBA32)

abenduak 31, 2022 | Egia Bizirik

Egia Zeinukatik 2022 urtean ere pertsona gorren errealitatera hurbiltzeko eta gure errealitatea aberasten jarraitzeko apustua egin dugu berriro. Zeinu hizkuntza ikasten bost talde izan ditugu martxan 2022an; urteak pasa ahala gero eta gehiago gara familia hau osatzen dugunak eta ilusio handiarekin jarraitzen dugu talde kopuru hauek mantendu eta gehiago osatzeko asmoz.


Saioak irakasle gor batek gidatzen ditu. Oso esperientzia positiboa izan dugu azken ikasturteetan, eta zeinu hizkuntza ikasteaz gain pertsona gorren errealitatera hurbildu eta ezagutzeko aukera ederra izan dugu. Beste ekintza batzuk ere antolatu ditugu. Horien artean zeinu poteak, non pertsona gorrak eta entzuleak elkartu eta zeinu hizkuntzaz aritzeko aukera izan dugun, izan ere, Egian ere badaude pertsona gorrak. Elkarrekin komunikazio guneak sortu ditugu, eta esperientzia oso aberasgarria izan da denontzat. Beste ekintzen artean zineforuma, ipuin kontalaria, ikastaro trinkoakā€¦ izan ditugu.


Azkenik, ekainean Zeinu hizkuntza eguna antolatu genuen. Bertan jende askok parte hartu zuen eta pertsona gorren errealitatea gertutik ezagutu eta auzoan isladatzeko aukera izan genuen. 2023an Egian aniztasunari lekua ematen eta zeinu hizkuntzarekin gure egunerokoa aberasten jarraituko dugu.

(Egia Bizirik Aldizkaria 32)

Egia Bizirik

Egiako Auzo Elkartea

Utzi erantzuna