Elkartasun Kaxuelitak: egin zure ekarpena!

ekainak 28, 2021 | Elkartasun Kaxuelitak

Ostegun honetan hasiko gara Elkartasun Kaxuelitak eskaintzen Egiako Arrano Elkartean.

Auzotarrek egindako ekarpenei esker uztaileko ostegun eta ostiraletan ARRANO elkartera hurbiltzen den lagun orori afaritarako menu bat eskainiko dugu 15 eurotan.

Zer dira elkartasun afariak?

Auzotarrek egindako ekarpenei esker uztaileko ostegun eta ostiraletan ARRANO elkartera hurbiltzen den lagun orori afaritarako menu bat eskaintzea da.
Afari hauen bitartez lorturiko diru sarrerekin Egiako 3 preso politikoen senideei laguntza ematea da.

Nola egin nire ekarpena?

Zure ekarpena modu ezberdinetan egin dezakezu:

– Afariak zerbitzatzen lagundu.

– Lehengaiak erosi (olioa, ogia, tipula, kontserbak, lechuga, tomatea…).

Kazuela bat prestatu. Era guztietako jakiak izan daitezke (arraia, barazkiak, haragia,…), edo postreak baita tamaina guztietakoak ere (6, 20,‚Ķ60 pertsonarentzako).

Р Afaltzera etorriz.

Jakin badakizue aurten egoera berezia izango dela eta ahalik eta antolaketa hoberena egiteko zure ekarpena galdetegi baten bidez jasotzea eskertuko genuke:

Galdetegia betetzeko klikatu hemen

Bestetik, afarirako erreserbak egiteko hiru modu daude:

Euskal preso eta iheslariak ETXERA!

Elkartasun Kaxuelitak

Utzi erantzuna