Gordegiaren Telegram eta posta harpidetza berriak!

martxoak 9, 2022 | Gordegia

Webgunean argitaratzen ditugun bilduma berriak eta albisteak jasotzeko aukera dago orain. Aukera nagusiak Telegram kanala eta posta elektroniko bidezko harpidetza dira (doakoak), hona xehetasunak:

Telegram kanala

Telegram aplikazioan kanal publiko bat daukagu, bertan bilduma berri guztiak argitaratuko ditugu eta baita albisteak ere. Bertan harpidetza egiteko “Elkartu” botoia sakatzea nahikoa da.

Telegram aplikazioa instalatuta eduki behar da kanala ikusteko. Beheko botoiarekin ireki daiteke kanala edo Telegrameko bilatzailean “Gordegia” hitza bilatuz.

Posta elektronikoa

Gure albisteak eta bilduma berriak posta elektroniko bidez bidaliko dizkizugu. Hileko lehen egunean Bilduma berrietako batzuk bidaliko dira, albisteak aldiz esateko zerbait dugunean baina gehienez hilean behin ere izango da.

Harpidetza egin ostean harpidetza kudeatu ahalko da, adibidez albisteak bai baina bildumak ez jasotzeko. Harpidetza egiteko zure helbidea idaztea nahikoa da gure webgunean.

Harpidetza aukera hauetaz gain honako bideetatik ere izan dezakezu gure berri:

Sare sozialak

Twitter, Facebook eta Instagramen bilduma berriak bidali beharrean egunero irudi bat partekatuko dugu ausaz. Egun berezietan egun horri lotutako irudi zaharrak partekatzen saiatuko gara, jaiak, gabonak…

Albisteak ere zabalduko ditugu bertan.

Gora Egia!

http://www.goraegia.eus auzoko webgune herrikoia da. Bertan auzokide eta eragileok albisteak, deialdiak eta iragarkiak igo ditzaketegu. Gure blogean argitaratzen ditugun albisteak bertan argitaratuko ditugu baita ere. Gora Egia!-k sare sozialak eta Telegram kanala dauzka baita ere.

Gordegia

Egiako Artxibategi Grafikoa
2019tik Auzoko memoria kolektiboa irudien bidez lantzen gabiltza. Artxibo osoa webgunean ikusgai daukazue.
www.gordegia.eus

Utzi erantzuna