SOS Trebeska Dantza Taldea (EBA33)

urtarrilak 3, 2024 | Egia Bizirik

(Egia Bizirik Aldizkaria 33)

1976. urtetik ari da Trebeska Dantza Taldea Egian dantzak egin eta irakasten. Aurten larri gabiltza dantza taldea osatzeko. Euskal Herriko zazpi lurraldeetako dantzak ikasiko ditugu, zerotik hasita, baina horretarako jendea behar dugu. Asteazkenetan egiten ditugu entseguak 19:45etatik 21:30tara. Beraz, dei egiten dizuegu auzoko zein kanpoko gazteei, euskal dantzetan interesik baduzue, jar zaitezte gurekin harremanetan info@trebeska.eus helbidean edo Trebeskaren sare sozialen bitartez.
Horrez gain, Trebeska Txikin 100 ume baino gehiago dabiltza Aitor Ikastolan ematen ditugun ikastaroetan. Auzoko haurrak euskal dantzetara gerturatzen jarraitzen dugu beste ikasturte batez ikastolarekin elkarlanean.
Gainera, plaza dantzen ikastaroak gorako joeran jarraitzen du eta aurten 70 lagunetik gora gabiltza. Astelehenero elkartzen gara 3 taldetan banatuta. Egon adi hurrengo ikasturtean izena emateko!
Beraz euskal dantzak gustatuz gero, ez izan zalantzarik eta animatu taldera; ongi etorri goxoa egingo dizugu!


Trebeska dantza taldea lleva desde 1976 enseñando euskal dantza en Egia. Este año andamos justos para formar el grupo de baile. Tenemos ensayo los miercoles de 19:45 a 21:30. Animamos a la juventud, tanto del barrio como de fuera, a acercarse. Aprendemos danzas de los siete territorios de Euskal Herria. Para contactar: info@trebeska.eus o en las redes sociales de Trebeska.
Ademas del grupo de baile, en Trebeska Txikia más de 100 infantes toman parte en los cursillos que damos en Aitor ikastola.
Las sesiones de danzas de plaza de los lunes van viento en popa. Este años somos mas de 70 personas, sin limite de edad, las que andamos disfrutando y aprendiendo los bailes de plaza.

Egia Bizirik

Egiako Auzo Elkartea

Utzi erantzuna