Ekitaldiak kargatzen

Maliko Bogolan oihalen tailerra

ekainak 1, 2024 / 10:00 - 14:00

PREZIOA: 65 €

KOKAPENA

Luma tailerra

Antolatzailea

Luma

👋🏻👋🏾Kaixoo! Mai eta Max gara, @luma.eus proiektutik!

👜 Lau urte daramatzagu proiektuan murgildurik, Maliko Bogolan oihalekin osagarriak sortzen

👣Orain lan-ildo berri bat ireki dugu, bizipen-lantegiak jarri ditugu martxan ✨

📅Lehenengoa maiatzaren 4an izan zen eta eduki zuen arrakasta ikusita, hurrengoa ekainaren 1 goizean egingo dugu, larunbatarekin!

⚛️Sinboloen bidez istorioak kontatzen dituzten Maliko Bogolan oihalen unibertsoa deskubrituko dugu,

🧵eta oihal hauekin gutaz hitz egiten duen tapiz propioa sortuko dugu, gogoratu nahi dugun hortaz hitz egin edo hartu nahi dugun bidea proiektatuko duena, modu kontzientean.

🙋🏾‍♂️🙋🏻‍♀️Gainera, edizio honetan Maxek Senegaldik Euskal Herrira egindako bidaiaren inguruko abenturak kontatuko dizkigu, baita Maik Euskal Herritik Senegalera egindakoen ingurukoak ere! oso interesgarria izango da! 👌🏽

🍽️ Gosari senegaldarra barne dago eta lantegiaren ondoren senegalgo bazkaria egongo da aukeran, 12 euroko aparteko ekarpenarekin.

Lau orduko lantegia izango da, 10:00-14:00 bitartean eta bazkaria 14:00-16:00 bitartean.

Zer iruditzen larunbat goizerako plan hau? 😉

Interesatzen bazaizu, beheko estekan duzu informazio guztia eta edozein zalantza baduzu mezu bidez ere jarri zaitezke gurekin kontaktuan 😊

Eta aurrerantzean argitaratuko ditugun lantegien, eskaintza berezien edo lankidetzen inguruko zuzeneko informazioa jaso nahi baduzu, Lumako WatsApp kanalera ere batu zaitezke ✌🏽

Bertan ikusiko gara! ✨

Lantegiaren esteka zuzena:

https://luma.eus/productos?category=2e9ea79d-eb1d-4f1e-b5e7-09864f835715

Lumako WatsApp kanala:

https://whatsapp.com/channel/0029VaYnyoTBFLgTJOm7Zx2s

Luma

Mai eta Max, egiatarrak eta Luma proiektuaren atzean gauden bikotea. 2020an sortu genuen Luma egitasmoa eta ordutik, Maliko Bogolan pintura teknikaren artisauekin elkarlanean, modako osagarriak ekoizten diardugu, merkataritza justua, jasangarritasuna eta aniztasuna oinarri harturik.

Utzi erantzuna