Webgune honen helburua Donostiako Egia auzoko herri mugimenduari eta auzokideei komunikazio tresna bat ematea da, auzotik auzoarentzat sortua. Gure auzoa beti izan da aberatsa elkarte, eragile, talde, asanblada eta askotariko proiektuetan eta hauen ekimen eta deialdiak landu eta zabaltzeko lagungarria izango delakoan gaude. Auzokideek zuzenean webgunea elikatzeko prestatu dugu dena, eragileek euren deialdiak eta artikuluak zuzenean igotzeko eta norbanakoek euren iragarkiak kudeatzeko tresnak garatu ditugu. Etorkizunean beharren arabera moldaketak egin eta atal berriak sortzeko lanean jarraitzeko asmoa daukagu. “Gora Egia!” oinarriz Arkaitz Artola eta Alain Urizarren ekimena da eta Egia Bizirik bizilagun elkartearen babes ekonomikoari esker sortu da. Hemendik aurrera elkarlanean aritzeko asmoa dugu kolaboratzaile eta eragileekin batera.

 

Argitalpenak zuzenean jasotzeko Telegram kanalean harpidetza egitea gomendatzen dizugu.

Kontaktua

http://www.goraegia.eus/

goraegia@ni.eus

Sare sozialak

Argitalpenak Gora Egia!-n

Eragile honen informazioa aldatu nahi baduzu egilearekin kontaktuan jarri zaitezke beheko inprimakiaren bitartez.

ADI Inprimakia ez da orrialdearen eragilearekin harremanetan jartzeko, eragilea eta informazioa argitaratu duena ez dira pertsona berdina kasu gehienetan.

Izen Abizenak